HORRELAKOA IZAN DA BE VEGGIE-ren BOSGARREN EDIZIOA!
7.000 pertsona inguruk hartu dute parte Be Veggien, Euskadiko jaialdi beganoan.
-
Bisitak % 40 hazi dira 2022aren aldean
-
Gero eta pertsona gehiago etortzen dira euren txakurrekin. Aurten 175 txakur igaro dira Be Veggietik
Bizimodu beganoa, % 100 begetala, animalien ustiapenik gabea eta iraunkortasuna sustatzen duena, gero eta jarraitzaile gehiago ditu eta gainerako biztanleengan interesa sortzen du.
Pertsona beganoak, flexibeganoak, barazkijaleak edo kontsumitzeko eta bizitzeko modu berriak aztertzen ari direnak Ficobara hurbildu dira asteburu honetan. Gehienak Gipuzkoatik datoz, Donostialdea, Bidasoaldea eta Oarsoaldetik. Aipatzekoa da, halaber, bisitarien ia % 8 Iparraldetik etorri direla.
Be Veggiek aho zapore bikaina utzi du bai enpresa erakusketarien artean, bai jaialdian parte hartu duten pertsonen artean. Enpresen % 75 pozik edo oso pozik agertu dira ekitaldia nola joan den ikusita, eta % 87k adierazi dute Be Veggieren hurrengo ediziora itzultzeko interesa dutela. Bestalde, bisitarien % 85 baino gehiago pozik edo oso pozik agertu dira.